Gure egoitza-zentroaren kontzeptua egi bihurtzen duten profesionalen taldea ezagut dezazula nahi dugu. Guretzako ezinbestekoak dira tratu ona ematea eta arreta etengabe eta zure beharren arabera ematea, baita zure gaitasunak etengabe suspertzea ere. Pertsona handien alde ahaleginak egiteak eta komunitate handia eratzeak asetzen gaituzte, hori guztia nortasun propioarekin eta denontzako proiektu suspergarriekin.
Horretarako, zenbait espezialitateko profesionalak batu ditugu, zure ongizatea egunero eta modu integralean bermatzeko. Hainbat gauzaz arduratuko gara: zure osasunaz, gaitasun fisikoa eta mugitzeko gaitasuna mantentzeaz, lasaitasun emozionalaz, gizarte-jarduerak sustatzeaz…