Jarrai iezaguzu hemen:

Pertsonak,
zentroko
protagonistak

NOLA JARDUTEN DUGU

Egin bisita
birtual bat gure
instalazioetan

Bira Birtuala

Ongi etorri
zu garrantzitsua
zaren tokira

GORDE TOKIA

Zure proiektuetarako bizi-kalitatea

Ongi etorri León Trucíos Nagusien Egoitzara, zure etxe berrira Balmasedako erdigunean. Egoitza-zentro honetan aldi baterako edo behin betiko egonaldiak egin ditzakezu. Bertako langileek zure bizitzako proiektuetan lagunduko zaituzte eraikin historiko honetan, non, pribatutasunaz eta erosotasunaz gozatu ez ezik, teknologiaren arloko azken aurrerapenak izango dituzun. Gainera, pertsona nagusietan espezialistak diren profesionalen taldearen laguntza jasoko duzu, zure gustuak eta lehentasunak kontuan hartuta.

Egoitzak itun bat sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, beraz, toki guztiak itunduak izan daitezke.

Ezagutu behar gaituzu

Egin bira birtuala instalazioetatik

Ezagutu gure logelak

Zure ongizaterako diseinatuak

Egunez egun eroso eta ziur bizi zaitezen behar den guztia duten logelak eskaintzen ditugu. Logelak diseinatzean, pertsona nagusien erosotasuna, lasaitasuna eta pribatutasuna hartu dira kontuan. Oinarrizko beharrak asetzen ditugu eta logela zurea egitera gonbidatzen zaitugu. Nahi duzuna ekar dezakezu, tokia duzu.

Gure instalazioak

Erlaxatzeko eta egunerokotasuna bizitzeko zentroa

León Trucíos Nagusien Egoitzan, pertsona nagusiak zarete zentroko bizitzaren protagonistak. Gozatu ingurune sozialki dinamikoaz, atseginaz eta onberaz.

Gure instalazioak diseinatu dira elkarbizitza suspertzeko eta kalitatezko asistentzia-zerbitzuak eskaintzeko. Egin zentroa zure etxe berria.

Etxe bat Balmasedako erdigunean, zerbitzu nagusietatik metro gutxira. Gozatu Kadagua ibaiaren erriberan nahiz hiri-ingurune naturalean paseoak emateaz, eta hartu atseden zentroko egongela eta logeletara itzultzean, zure ongizatea bermatzeko sortu baitira.

Etxe bat balmasedako erdigunean, zerbitzu nagusietatik metro gutxira

Zergatik gure zentroa?

Zaharkitze aktiboa

Bizitza aktiboko ohiturak sustatzen ditugu: gizarte- eta kultura-jarduerak, ikasteko eta hobetzeko lantegiak, gaitasunak mantentzea…

Arreta soziosanitarioa

Osasun- eta laguntza-zerbitzuak ditugu zentroan bertan, zure osasuna zaintzeko. Beharrak asetzeko esku hartzeaz gain, gaitasunak landu eta sustatzen ditugu.

Profesionalak eta gertutasuna

Zure bizitzako proiektuekin lagunduko zaitugu, zurekin egonez eta aktiboki entzunez.

Eskatu iezaguzu informazioa

Jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu

Galdetu iezaguzu egoitzari edo eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz. Ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.








    EzBai


    irakurri eta onartzen ditut

    Iragarkiak

    Zentroaren gaurkotasuna familientzat eta lagunentzat