Jarrai iezaguzu hemen:

Gure balioak

Pertsonak, beren proiektuen protagonistak

Gure balioak

Pertsonak, beren proiektuen protagonistak

Adin aurreratua bizitzeko forma berrietan oinarritu dugu León Trucíos Nagusien Egoitzaren kontzeptua. Zaharkitze aktiboa ulertu eta sustatzen dugu. Hari esker, pertsonek hainbat gauza egiten dituzte: gizarte- eta kultura-jarduerak, gaitasunak ikasteko eta hobetzeko lantegiak, ariketa fisikoa, egoiliarrek berek antolatutako proposamenak…

Zaharkitze aktiboa

Zure bizitzako proiektuak lortzen lagunduko dizugu, zure iritziak eta erabakiak entzunez eta horiek errespetatzeko lan eginez; azken finean, esku-hartzearen muina zu zeu izan zaitezen eta zuk har dezazun azken erabakia, zure ohiko etxean egiten duzun bezala.

Pertsonengan ardaztutako arreta

Zerbitzuak ulertzen ditugu Pertsonarengan Ardaztutako Arretaren (PAA) ikuspegitik, eta zure historia, lehentasunak nahiz balioak kontuan hartzen ditugu eta, gertutasunez, enpatiaz eta tratu ona emanez, horietara egokitzen gara.

Duintasuna

guneroko une bakoitzean bizi- kalitatearen eta duintasunaren alde jotzen dugu: zerbitzuak ematean eta logelen zein denontzako guneen erabileran.

Eusteaz askatutako filosofia dugu zentroan, beraz, erortzea saihesteko eta horiek ebaluatzeko eta aztertzeko lan egiten dugu.

Gertutasuna

Erabat farmakologiakoak ez diren terapiak garatzen ditugu, eta pertsona nagusia jartzen dugu esku-hartzearen muinean. Hala, erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzen dugu, gizabanakoa ahalduntzen dugu eta, gure egoiliar guztien helburuak betetze aldera, behar diren laguntzen plana egiten dugu.

Berrikuntza

Zentroaren jardute-alderdi guztietan bikaintasunez jokatzen saiatzen gara, eta, partekatutako helburuak lortze aldera, berrikuntza teknologikoa zein soziala barne hartzen ditugu.

Komunitate- sentimendua

Komunitate-sentimendua sustatzen dugu, bai eta egoiliarren eta profesionalen artean harremanak sortzea ere. Azken horiek, giza balioz beteriko bizipenekin sortzen dira, ez soilik egoitzaren barruan, herriko entitateen sarearekin eta gizarte- eragileekin batera ere bai.