Jarrai iezaguzu hemen:

COVID-19 informazioa

Birusari aurre egiteko formularik onena prebentzioa da

Pertsona nagusien eta langileen osasuna eta segurtasuna dira gure lehentasunak

Horregatik, behar beste baliabide eman dira eta protokoloak ezarri dira egoitza-zentroan.

COVID AURKAKO Protokoloak bideoa

Covid-19 birusa dela medio hartutako neurriak

Esperientziak irakatsi digunez, birusari aurre egiteko formularik onena prebentzioa da. Filosofia horri helduta, hainbat babes-neurri ezarri dira; jarraian adieraziko ditugu garrantzitsuenak:

Protokoloak

León Trucíos Nausien Egoitzak zehatz-mehatz betetzen ditu Eusko Jaurlaritzak agindutako neurriak eta protokoloak, eta, gainera, beste protokolo zorrotzago batzuk garatu ditu egoitzaren ezaugarriei egokituta.

Sarrerak kontrolatzea

Sarrerak kontrolatzea funtsezkoa da egoitza COVID birusik gabe mantentzeko. Deskonfinamendua betetzeko eta normaltasunera itzultzeko prebentzio-neurriak zorroztasunez betetzen ari dira, bisitak egiteko protokoloa osatu da eta sarrerak kudeatu dira.

Testak

Egoitzan, langileei eta egoiliarrei testak egiten ari zaizkie maiz. Gainera, egoiliarrak bisitatzera datozen senideei aukera ematen zaie COVID-19 test azkarra egiteko. Zentroko osasun-langileek egiten dute eta Egoitzak ematen du, bisitaren segurtasuna bermatzeko, betiere hura egiteko pertsonaren baimena izanik.

Prestakuntza

Zentroko langile guztiei prestakuntza- ikastaroak eman zaizkie segurtasun- neurriei eta NBEei buruz, kutsa ez daitezen eta langileen beldurrei aurre egiteko. Pandemian eta isolamenduan zehar, lineako ikastaroak sortu ziren (telefono mugikorretatik sarbidea zuten) COVID-19 birusaren kudeaketa soziosanitariorako. Horrez gain, ozono- kanoien erabilerari buruzko ikastaroak eman ziren eta ustezko beste agerraldi batzuk kudeatzeko simulakroak egin ziren.

NBEak

Pandemiaren lehen asteetan suertatu ziren zailtasunak zirela medio, NBEen hornidura bermatzeko -ekoizpen propioarekin ere bai– behar ziren kudeaketak egin zituen enpresak. Clecek makina bat erosi du, egunero 60.000 maskara ekoitzi ahal dituena. Hala, maskaren hornidura propioa egiteko gaitasuna duen lehen enpresa bihurtu da Espainian.

Gainera, gaur egun, hainbat asterako babes indibidualeko ekipoen stock handia du egoitzan.

Garbitzea eta desinfektatzea

Tokiak garbitzea eta desinfektatzea ezinbestekoa da birusa zabaldu ez dadin. León Trucíos Egoitza azken teknologiak erabiltzen ari da eta ospitaletako garbiketa-protokoloak ezartzen ari da egoitza ahalik eta gehien desinfektatzeko.

  • Ozono-kanoi higigarri bat du zentroa astean behin desinfektatzeko, baldintzen eraginez jarduera areagotu behar ez bada.
  • Gainazalak kontrolatzea: Egoitza garbiketa- eta desinfektatze-auditoriak egiten ari da etengabe. Horrez gain, laginketak egiten ari da gainazaletan, eta COVID birusaren hondar posibleak aztertzen ere bai. Arakatze horiek hilean behin egiten dira.

Neurri horiek hartuz, erakundearen parte diren zein gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen zaintzari eta beharrei erantzuten die León Trucíos Egoitzak.

COVID19 birusari buruzko informazio eguneratua jaso nahi baduzu, egin klik hemen.