Jarrai iezaguzu hemen:

Nola jarduten dugu

Pertsonak, zentroko protagonistak (PAE)

Laguntza-eredua

Pertsonarengan ardaztutako arreta integrala da gure lan-ereduaren oinarria, eta, hortaz, pertsonak jartzen ditugu esku-hartzearen muinean.

Profesionalen taldeak egoiliar bakoitzaren lehentasunak, beharrak eta bizi-estiloa ezagutzen ditu, banakako arreta ematen die eta beren erabakiak ulertu eta errespetatzen ditu. Hau da, gure langileak erreferentziazko profesionalak dira.

Pertsona nagusiak zarete zuen bizitzetako protagonistak. Esku-hartzearen muina, eta beti izango duzue egunez egun gertatzen zaizun guztiaren gaineko azken hitza.

Geure gain hartzen dugu ikuspegi etikoa eta enpatiazkoa, ez dugu aldez aurreko epaiketarik egiten eta zuen bizitzako proiektuak lortzen lagundu nahi zaituztegu, ahalduntzea, norberaren konfiantza eta duintasuna suspertuz.

Filosofia hori aplikatzen diegu familiei ere bai. Etengabeko eta gertuko komunikazioa mantentzen dugu, modu atseginean eta onberan.

Harreman horien bidez, zuen bizitzako historiari eta lehentasunei buruzko informazioa eskuratzen saiatzen gara, egoitza-zentroko zerbitzuak banaka eta zuen balioekin bat eginez eskaintzeko.

Lantegiak

Lantegiak ikasteko eta gaitasunak mantentzeko espazioak dira.

Ikusi gehiago

Jarduerak

Zentro dinamikoa gara, pertsona nagusiei entzuten diegu eta beren proiektuak betetzeko aukera ematen diegu.

Ikusi gehiago

Pertsonarengan ardaztutako arreta