Adin aurreratua bizitzeko forma berrietan oinarritu dugu León Trucíos Nagusien Egoitzaren kontzeptua. Zaharkitze aktiboa ulertu eta sustatzen dugu. Hari esker, pertsonek hainbat gauza egiten dituzte: gizarte- eta kultura-jarduerak, gaitasunak ikasteko eta hobetzeko lantegiak, ariketa fisikoa, egoiliarrek berek antolatutako proposamenak…
Gure egoitza-zentroaren kontzeptua egi bihurtzen duten profesionalen taldea ezagut dezazula nahi dugu. Guretzako ezinbestekoak dira tratu ona ematea eta arreta etengabe eta zure beharren arabera ematea, baita zure gaitasunak etengabe suspertzea ere. Pertsona handien alde ahaleginak egiteak eta komunitate handia eratzeak asetzen gaituzte, hori guztia nortasun propioarekin eta denontzako proiektu suspergarriekin.
Etxean bezala sentitzeko nahi duzun guztia emango dizu León Trucíos Nagusien Egoitzak. Barneko gelez gain, inguruan paseatzeaz gozatuko duzu. Inguruan aurkituko dituzu gune berdeak, plazak eta Balmasedako, Bizkaiko herriko, merkataritza-kaleak. Kadagua ibaiaren eta osasun-zentroaren ondoan dago, beraz, arretarik onena jasoko duzu zerbitzu guztiak dituen inguru batean.